jueves, 27 de marzo de 2014

BARRIA

    Duela bi hilabete, urtarrilaren 27an konkretuki, Barriara joan nintzen nire klasearekin. 5 egun egon nintzen Barrian dagoen barnetegi batean. Hara joan nintzen ingelesa lantzeko eta natura nola zaindu ikasteko ere. 

    4 begirale zeuden: Phoebe, Gavin, Jess eta Josh. Gavin oso dibertigarria eta Galesen jaiotakoa zen. Phoebe oso jatorra eta Ingalaterran jaiotakoa zen. Joshek ez zuen asko hitzegiten, Eskoziakoa zen, baina gastelania pixka bat zekien. Jess, Josh bezala, Eskoziakoa zen eta oso alai zegoen beti.

     Ekintz asko egin genituen: mendira joan, landareak landatu... baina niretzako ekintz hoberena filma bat egitea izan zen. Taldeak egin genituen etatalde bakoitzak filma bat filmatu behar zuen. Nire taldean Iker, Nerea, Asier, Sandra, Mireia eta Esti zeuden. Niretzako gure filma hoberena izan zen baina hori beste kontu bat da.

    Beste egun batean mendira joan nintzen eta elur asko zegoen. Oso polita zen dena. Oso ondo pasa nuen Barrian, bueltatzeko irrikaz nago.