jueves, 27 de marzo de 2014

BARRIA

    Duela bi hilabete, urtarrilaren 27an konkretuki, Barriara joan nintzen nire klasearekin. 5 egun egon nintzen Barrian dagoen barnetegi batean. Hara joan nintzen ingelesa lantzeko eta natura nola zaindu ikasteko ere. 

    4 begirale zeuden: Phoebe, Gavin, Jess eta Josh. Gavin oso dibertigarria eta Galesen jaiotakoa zen. Phoebe oso jatorra eta Ingalaterran jaiotakoa zen. Joshek ez zuen asko hitzegiten, Eskoziakoa zen, baina gastelania pixka bat zekien. Jess, Josh bezala, Eskoziakoa zen eta oso alai zegoen beti.

     Ekintz asko egin genituen: mendira joan, landareak landatu... baina niretzako ekintz hoberena filma bat egitea izan zen. Taldeak egin genituen etatalde bakoitzak filma bat filmatu behar zuen. Nire taldean Iker, Nerea, Asier, Sandra, Mireia eta Esti zeuden. Niretzako gure filma hoberena izan zen baina hori beste kontu bat da.

    Beste egun batean mendira joan nintzen eta elur asko zegoen. Oso polita zen dena. Oso ondo pasa nuen Barrian, bueltatzeko irrikaz nago.





viernes, 29 de noviembre de 2013

Argudiozko testoa

ZEZENKETAK

Zezenketak animali baten sufrimenduan oinarritzen diren ikuskizunak dira. Onartu ahal da animali bat hiltzea bakarrik jendeak ondo pasatzeko? Ezin dugu zezen bat hil zezenketa bat egiten dugun bakoitzean. Zezenak gu bezalakoak dira, sentimenduak dituzte, beraz pertsonen eskubide berdinak dituzte.

Badakit zezenketak gure herrialdeko kultura dela baina horrek ez du esan nahi ondo dagoenik. Hau da, beste herrialde batzuetan txakurren eta oilarren borrokak ikuskizun kulturalak dira, baina ez dut uste inork hori kultura bezala defendatuko duenik.

Artea dela esaten dute batzuk. Baina... zergatik? Koloreengatik? Musikatik? Egiten dituzten mugimendutik? Hau guztitik edozein kirol izan ahal da artea. Futbolean adibidez koloreak daude, mugimenduak daude eta jokaldi politak ere. Baina ez dut uste inork futbola arte moduan ikusten duenik. Hau da, artea izateak ala ez izateak ez du ezer justifikatzen.

Zezenketen alde daudenak esaten dute zezenketarik ez baleude zezenak hilko zirela, baina, ezin dugu egin zezenentzako erreserba-natural bat? Badakit ezin direla aske ibili edozein lekutan, animali basati asko daude eta. Baina erreserba-natural bat eginez zezenak ondo biziko lirateke, gero sufritu gabe.


Nire iritziz gaizki dago zezenketetan animaliarekin dituzten tratuak. Hau da , zezenak ezin dira hil bakarrik jendea ondo pasatzeko animaliak dira eta. Eremu gehiago jarri beharko ziren zezenen babesarako. Ezin da onartu zezenak hainbeste indarkeriarekin hiltzea gu bezala sufritzen eta sentitzen dute eta.